La imagen es de aquí |
Iraila bukatzeko egun batzuk falta zirela hasiera eman genion
Etengabeko Arreta Guneen(PAC) saio klinikoen 2017-2018ko ikastaroari.
Ekimen honekin urte batzuk direla hasi baginen ere oraindik ere badugu
zertaz hitz egin eta oraindik ere izan dugu zer ikasi eta zerekin
harritu.“Aldez Aurreko Borondateen Dokumentua” izenburuarekin gure lan
jardueraren atal garrantzitsu bati buruz jakintzak zabaldu eta gogoeta
egiteko balio izan zigun saioak, etika, legedia eta zirkuitu
burokratikoaren gaineko jakintzak uztartu zituen, normalean gai kliniko
hutsetara bideratuta egon ohi diren saioen osagarri. Bertan bildu
ginenok gure lan jarduerarako ez ezik, norbere intereserako baliogarria
aurkitu genuelakoan nago. Honi ere gehitu behar zaio, gure gurea bada
ere, eguneroko lan jardueran zenbaitetan hain arrunta ez den euskaraz
aurkeztu zuela Hernaniko Etengabeko Arreta Guneko zelaria den Idurre
Beobidek, beti ere umore zertzeladaz apainduta. Bejondeiola horregatik
eta balio dezala gero eta zelari gehiago ekimen honetara batzeko! Mila
esker Idurre!
Muchas gracias también a Igor Ostolaza por su texto de presentación.
No hay comentarios:
Publicar un comentario