La imagen es de aquí |
Gaur Marilisek eta Idoiak emandako tarte honekin buruan azken hilabete hauetan neukan gai bati buruz zalantzak argitzen lagundu didan eduki batzuk aurkeztu nahi dizkizuet. Jatorrian, buruko traumatismoak eta intoxikazio etilikoa daukatenekin egin beharrekoaz sortutako zalantzak argitu nahi nituen. Horri buruz aste batzuk barru idatziko dut baina lehenago eta bestearen osagarri, buruko traumatismoetan orokorrean eraman beharreko jarraibide batzuri buruzko edukia aurkeztu nahi dizuet.
Igande eguerdia da eta 20 urteko mutil bat dator, futbol
partida jokatzen ari zen bitartean kontrako taldeko baten kontra jo eta lurrera
erortzean buruan kolpea hartu duena etorri eta ordu erdi lehenago. Ondorioz, 30
segundotan zehar konortea galdu duela esaten digute berarekin etorri diren bi
talde kideek. Ez du botakarik egin ordutik hona eta ez dauka buruko minik.
Miaketan, egonkortasun hemodinamikoa, denbora eta tokian orientazio egokia eta
neurologikoki normaltasuna objetibatzen dugu, Glasgowen eskala 15 izanik eta
gertatukoaren amnesiarik gabe. Miaketa fisikoan guztia normala da. Pazienteak
ez du tratamendurik hartzen eta ez dauka aurrekari garrantzitsurik.
Kasu hauetan nola jokatu laguntzeko, New Orleanseko Erabaki
Klinkoak Hartzeko Arauei (1) buruz hitz egingo dizuet. Horretarako web-gune
honetan topatutako sarreraren komentarioa egin dut (http://www.aafp.org/afp/2006/0615/p2205.html ). Bertan Buruko Ordenagailu bidez Gidatutako
Tomografia Axialerako (OTA) indikazioak
ezartzen dira, Etengabeko Arreta Gune (EAG) edo PACetan Ospitalera joateko
indikazio izango liratekeenak. Arau hauek aurrera ateratzeko ikertzaileek 520
paziente inguru jarraitu zituzten. Paziente hauek Buruko Traumatismo Arina
jasan zuten modu honetan definituta:
- Buruko Traumatismoa eta geroko kontzientzia galera
- Miaketa neurologiko normala; Glasgow eskalan 15 puntu
Kalte intrakraneala
aurresaten zuten 7 datu identifikatu zituzten ikertzaileek. Gerora egin zen
ikerketa prospektibo batean (3) 909 pazienteri egin zitzaien jarraipena.
Buruko
Ordenagailu bidez gidatuta Tomografia Axiala behar dute jarraian azaltzen diren
pazienteak:
A IRIZPIDEAK
(denak bete behar dira B irizpideetara pasatzeko)
- Buruko traumatismo aurreko 24 orduetan jasan dute
- Konortea galdu dute edo/eta desorientatuta daude edo/eta amnesia retrogradoa daukate
- Glasgow 15
- Miaketa neurologiko normala
B IRIZPIDEAK
(hauetatik bat bete behar da gutxienez)
- Buruko mina
- Gorakoak
- 60 urte baina gehiagoko pertsonak
- Alkohol edo beste droga bidezko intoxikazioa
- Amnesia anterogradoa (epe motzeko memoria mugatuta)
- Klabikula gaineko bistakoa den traumatismoa
- Konbultsioak
Hau da, Ako
irizpide guztiak beteta gehi Bko bat
gutxienez, buruko OTA egiteko indikazioa izango litzateke.
Lehen aurkeztutako
kasuan, mutila A taldeko irizpide guztiak betetzen zituen konortea galdu ere
galdu zuelako, baina B taldeko irizpide bakar batek ez betetzeak ez du OTA
egiteko indikaziorik sortzen eta ez genuke OTAren indikazioagatik behintzat
ospitalera bidali beharko.
- La Regla de Decisión Clínica de New Orleans nos ayuda a tomar decisiones en los casos de traumatismos craneales leves atendidos en los Puestos de Atención Continuada (PAC).
- En concreto ayuda a decidir qué pacientes están en riesgo de tener una lesión intracraneal para cuya confirmación podría ser de ayuda hacer una Tomografía Axial Computerizada (TAC) craneal.
- Podríamos resumir la Regla así:
o
CRITERIOS A (tiene que cumplir todos):
§
Traumatismo en las anteriores 24 horas
§
Exploración neurológica normal incluyendo
Glasgow 15
§
Pérdida de conocimiento y/o desorientación y/o
amnesia retrógrada
o
CRITERIOS B (tiene que cumplir al menos uno):
§
Vómitos
§
Cefalea
§
Edad mayor de 60 años
§
Intoxicación por alcohol u otras drogas
§
Amnesia anterógrada
§
Traumatismo visible por encima de la clavícula
§
Convulsiones
Es decir, estaría indicado realizar un TAC craneal en aquel
paciente que cumpla todos los criterios A más al menos uno de los B.
- 1-Haydel MJ, Preston CA, Mills TJ, Luber
S, Blaudeau E, DeBlieux PM. Indications for computed tomography in patients
with minor head injury. N Engl J Med. 2000;343:100–52.
- 2- http://www.aafp.org/afp/2006/0615/p2205.html
Egilea: Igor Ostolaza (PAC Zarautz)
Egilea: Igor Ostolaza (PAC Zarautz)
Oso ondo! Gracias por este blog tan útil
ResponderEliminar