martes, 23 de febrero de 2016

Abertsiboak (Antabus© efektuari buruz)/ Aversivos (Efecto Antabus©)

La imagen es de aquí
De nuevo Igor Ostolaza, médico del PAC de Zarautz, nos proporciona una entrada sobre un tema no demasiado frecuente pero que nos puede suscitar muchas dudas: la clínica derivada del uso de fármacos aversivos y el consumo concomitante de alcohol. Alguna vez me ha tocado atender a pacientes en esta situación y no lo he pasado bien...Igor, como siempre, nos ofrece su trabajo en euskera y castellano. mila esker!

Disulfiram (Antabus©) edo Cianamida kaltzikoa (Colme©) bezalako botikak, abertsiboak deitutakoak, alkoholaren menpekotasunaren tratamenduan erabili ohi diren botikak dira; gehienetan Osasun Mentaleko Guneetan preskribatzen dituzte baina beti bezala, Lehen Arretan eta Etengabeko Arreta Guneetan botika horiek gure lana baldintzatu dezakete.
Abenduko guardia batetan geundela, 60 urte inguruko gizon bat ekarri zuten Oinarrizko Bizi Euskarriko lankideek, dirudienez, bularreko mina eta palpitazioak zituelako. Elkarrizketa hasi genuenean, bularreko mina palpitazioekin batera  progresiboki hasi zitzaiola azaldu zigun ordubete lehenago, atsedenean zegoela. Ez zuen arnas estu edota zorabiorik adierazten. Horrekin batera ezinegon handia azaltzen zuen. Miaketan, 83/42ko tentsio arteriala eta 145eko bihotz maiztasuna objektibatzeaz gain, aurpegiaren zenbait atal gorrituta ikusten genizkion. Miaketa fisikoan ez genuen beste datu aipagarririk  aurkitu. Elektrokardiograman, 140 taupada minutuko maiztasuna zuen erregistro ritmikoa ikusi genuen, P uhinik gabekoa. Takikardia Suprabentrikularra zuelakoan, monitorizatuta utzi genuen eta erizain lankideak zain bide periferikoa hartu baino lehen, gizonaren emaztearekin hitz egin nezala eskatu zidan, berari lehenago esandako gauza baten harira.
Emazteak, Colme© izeneko botika erakutsi ondoren bere senarra alkolaren menpekotasunaren tratamendua jarraitzen ari zela adierazi zidan. Hori esanda, pazienteari alkolik edan al zuen galdetu eta honek ezetz, ez zuela bat ere edan erantzun zigun.
Pazientearen ezinegona ikusita, miligramo bateko Lorazepam botika aho bidetik eman genion. Hortik gutxira eta botikaren efektua izateko goizegi zela pentsatuz, Takikardia Suprabentrikularra 120 taupada minutuko Takikardia Sinusalean bihurtu zen.
Ezinegona lasaitu gabe eta zain barneko seruma eman arren, hipotentsioak bere horretan jarraitzen zuela ikusita, bigarren zain bide periferiko batetik seruma ematearekin batera Donostia Ospitaleko Larrialdi Orokorretara bidaltzea erabaki genuen, erizainez lagundutako Oinarrizko Bizi Euskarridun anbulantzian.
Ospitalean odolean etanol mailak egon bazirela ikusi zuten (ez dut gogoratzen zenbat, baina alkohola edan zuelan frogatutzat ematen zen) eta bihotzeko entzimak balio normaletan zeudela ikusi ondoren, ordu batzuren buruan bihotz maiztasuna eta tentsioa balio normaletara bueltatu ziren.
Galdera asko sortu zitzaizkidan oraingo honetan ere:
·         Odolaren analisien emaitzak ezagutu gabe  alkohola edan zuela sinistu genuen. Ikusitako sintoma eta zeinuak “Antabus© efektuaren” ondorio zirela jakinik, ba al dago antidotorik efektu hauek eteteko?
·         Sortutako efektuak pazientearen osasun eta bizitzarako arriskutsuak al dira, edo “bilatutako” efektu farmakologikoa izanda arriskutik kanpo legoke?

Badirudi bi botika hauen efektua gibeleko aldehido-deshidrogenasa entzimaren inhibizioaren ondorioa dela, baina bien artean Disulfiramen efektua izan da literaturan aurkitutako sustantziarik aztertuena. Bere ekintzaren ondorioz azetaldehidoa odolean pilatzen da, alkoholaren metabolito nagusia, eta bere kontzentrazioaren igoerak odolean sindrome azetaldehidiko delakoa sortzen du mota askotako sintoma eta zeinu klinikoen sortzaile; hala nola, basodilatazioa, goragale eta gorakoak, takikardia, palpitazioak, aurpegiaren gorritzea, min prekordiala eta presio arterialaren gutxitzea besteak beste. Datu hauek, Disulfiram edo Cianamidaren tratamendu jaso eta alkohola edan ondorengo 10 eta 20 minutuetan azaltzen dira, botikaren dosi eta edandako alkohol neurriarekin harreman zuzen zuzena izanik. Ohikoan, sortutako eraginak arinak dira eta 30 minututik zenbait ordu arteko iraupena izan ohi dute.
Zenbait kasutan ondorio larriak izan ditzake Antabus© efektu edo sindrome azetaldehidiko honek. Besteak beste, arnasketa depresioa, arritmiak, miokardioko infartoa, gibeleko gutxiegitasun akutua, kontzientzia galera, konbultsioak eta heriotza bera ere. Hipopotasemia kasuak ere deskribatu izan dira, batez ere botika digitalikoak hartzen dituztenen artean. Emergentzia baliabide eta botikak dituen gune batean tratatzeko ohartarazpena egiten du Dynamed-ek, gertatu daitezken arrisku potentzialen aurrean. Azaltzen diren konplikazioen arabera dagokion tratamendua ezarri beharko litzateke, hala nola serumterapia hipotentsio kasuetan, tratamendu zehatza arritmia edo kardiopatia iskemiko kasuetan eta abar. Ez dago tratamendu zehatzen inguruan aldeko frogarik. Ez dut egonezin subjetiboa tratatzeko benzodiazpina edo beste tratamenduen eraginkortasunaren inguruan aipamenik aurkitu.
Amaitzeko, alde batetik kontutan hartu abertsibo batekin tratamendua jasotzen duen edozein pazienteren aurrean, gure kontsultara dakarren sintomen atzean “Antabus© efektua” egon daitekela, sortu daitezken sintomak aparatu desberdinei eragiten diela jakinda. Bestetik, gogoratu Disulfiramen kasuan behintzat, alkoholarekin interakzionatzeaz gain isoniazida, metronidazola eta fenitoinarekin ere egin dezakela. Cianamidaren interakziorik ez dut aurkitu.

* Los interdictores o aversivos para la deshabituación del alcohol (Cianamida cálcica (Colme©) y Disulfiram (Antabús©)), son medicaciones que habitualmente se prescriben en Unidades de Salud Mental pero que pueden determinar nuestra actuación en Atención Primaria y en el PAC.
* En concomitancia con la ingesta de alcohol y en clara proporcionalidad con las concentraciones de medicación y alcohol en sangre, puede presentar una variada sintomatología que habitualmente es autolimitada y leve, como pueden ser la rubefacción facial, las náuseas o los vómitos.
* Sin embargo, puede producir otra serie de complicaciones que pueden afectar al sistema cardiovascular (hipotensión, taquicardia, arritmias e incluso cardiopatía isquémica) además de neurológicas (somnolencia, síncope o convulsiones) o hepáticas, manifestada mediante fallo hepático. Raramente, se han descrito casos de fallecimiento de pacientes en relación al “Efecto Antabús©”.
* Nuestra labor es sospechar la aparición del Sindrome Acetaldehídico o Efecto Antabús© en todo paciente que toma Disulfiram o Cianamida cálcica que acude a nuestra consulta, dada lo heterogéneo de los síntomas que puede producir.
* La aparición de los hallazgos clínicos nos obligará a actuar en función de la propia esencia de los mismos, dado que no existe ningún tratamiento específico para estos casos.

Bibliografía:
*Up to Date: Pharmacotherapy for alcohol use disorder-2016ko Urtarrila
*Dynamed: Disulfiram-Updated 2016 Jan 04 12:00:00 AM

* Actualizción en Medicina de Familia (Revista AMF): Tratamiento farmacológico del alcoholismo en Atención Primaria de Salud; AMF 2013;9(2):97-103

Egilea: Igor Ostolaza ( PAC Zarautz)

No hay comentarios:

Publicar un comentario